fbpx
aktuazioak

Hamargarren danborradaren bila!

2010-06-22 By 2 iruzkin

Ustekabek bere 10. danborrada egingo du aurtengo San Juan egunean. Diana, Donostiako Martxa, Mutriku Herria, Iriyarena… urtero urtero errepikatu ditugu, 2000. urte bukaeran 16 gaztek fanfarrea sortu zutenetik. 2001eko Sanjuanak izan ziren Ustekaberentzat lehenengoak, eta urte hartan bertan izan zen Ustekaberen I. Danborrada. Ordutik, urtero urtero ibili gara umeen danborradari soinua jartzen, Oria txarangarekin batera.

Ustekabe fanfarreak publikoki eskerrak eman nahi dizkie Danborradaren antolakuntzan dabilen komisioari eta berarekin batera Eibarko Udalari, hasiera-hasieratik Ustekaberengan jarritako konfidantzagatik. Eibarko Danborradak eta beste hainbat elkartek gugan jarri duten konfidantzak lagundu digu urte guzti hauetan aurrera egiten.

Ustekabe Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako 16 ikaslek osatu zuten duela 9 urte t’erdi. Gazteenak 15 urte eta nagusienak 18 urte zituzten garai hartan, eta gaur egun 14 eta 27 urte artekoek osatzen dugu. Abenduan beteko ditu Ustekabek 10 urte, IX. Urteurrenean gaude aurten, baina 0. urtetik zenbatuta aurtengoarekin 10 danborrada izango dira. Ospakizun ofizialak Sanandresen aurretik egitea espero dugu.


2 iruzkin "Hamargarren danborradaren bila!"

  1. [...] egutegia Eibarko Umeen danborrada eginda ireki zen, eta Zaldibarko jaien ondoren, Errioxa eta Gasteizera irteerak ere etorriko [...]

  2. [...] gara Los Alegrios koadrilarekin, 2004. urtean estreinakoz joan ginenetik. Gasteizko jaiez gain, Eibarren, Elgetan, Zaldibarren eta Errioxako Castañareseko kanpinean ere izan gara aurtengo udan. Santiago [...]


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuek * dute.

Utzi erantzuna