Condomeko banda jaialdira goaz

2014-05-08 By Ez dago iruzkinik

Ustekabe fanfarreak Condomeko (Armagnac, Frantzia) Banda Jaialdian parte hartuko du asteburuan. Estreinako aldiz izango da Ustekabe gisa horretako jaialdi batean, nazioarteko beste hainbat bandarekin batera. Kale-animazioaz gain, lau mikroikuskizun prestatu dituzte musikari eibartarrek.  Jaialdian 2.000 musikari inguruk parte hartzen dute, eta Europa osoko taldeak izaten dira jaialdiak irauten duen hiru egunetan zehar. Besteak beste Espainiako, Frantziako, Belgikako eta Portugaleko 35 banda izango dira jaialdian, eta tartean izango da Ustekabe.

Prentsa oharra. Nota de prensa. Condom 2014 (pdf).