fbpx
aktuazioak

Gabonetako emanaldia ostegunean, Eibarko kaleetan

2011-12-20 By 3 iruzkin

Ustekabe fanfarreak Eibarko kaleak alaituko ditu datorren ostegunean, hilak 22, Gabonak direla-eta egingo den hiru orduko kale animazioaz. Aktuazioa, ohiko bilakatu den bezala, Estaziño kaletik hasiko da eta bertatik abiatuta Untzagarantz abiatuko da fanfarrea, horretarako Estaziño, Errebal, Julian Etxeberria eta Toribio Etxebarria kaleak zeharkatuz. Kalejira eta kale animazio hau arratsaldeko 18.30etan hasiko da, esan bezala, tren geltoki aurretik abiatuta eta Untzaga Plazaraino. Horrez gain Ego-Gain eta Kalbetoi kaleetan ere arituko da fanfarrea.

Horrarte, ohiko ibilbideari dagokionez. Baina horrez gain beste kale batzuetatik ere pasako dira musikari eibartarrak: Bista Eder eta Ifar Kale kaleak, Zuloagatarren, San Agustin, Bidebarrietatik Urkizura egingo den jeitsiera. Kale guztiak zeharkatzeko hiru ordu izango ditu fanfarreak, emanaldia arratsaldeko 9.30etan amaituko baita, Urkizu inguruan ziurrenik.

Aktuazio hau Eibar Merkataritza Gune Irekia elkargo publiko-pribatuaren ekimenez izango da, eta Ustekabe fanfarrearen 2011. urteko azken aktuazioa izango da hau, hurrengo aktuazioa hilabete beranduago izango delarik. Hainbat dira Ustekabek 2011. urtean zehar Eibarren egin dituen aktuazioak: danborrada, Sanandresak, Kaldereroak, Aratosteetako larunbata… eta baita Eibartik kanpoko aktuazioak: Zaldibar, Mungia, Elgeta, Matiena, Bergara, Bermeo, edo Errioxako Castañares-eko kanpina, besteak beste. Azken urteotan baino aktibitate handiagoa ari da izaten aurten Ustekabe udatik hona: irailean Bermeon eta Bergaran izan zen, eta Sanandresetan jo ondoren, berriro irtengo da kalera abenduan.

Urtarrilerako eta otsailerako emanaldi gehiago dauzka programatuta Ustekabek. Laster emango dizuegu horien berri. Bitartean, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


3 iruzkin "Gabonetako emanaldia ostegunean, Eibarko kaleetan"

  1. [...] La anterior actuación de la fanfarre Ustekabe fue el 22 de diciembre, con un pasacalle navideño organizado por comerciantes y hosteleros eibarreses; y las próximas actuaciones serán con motivo de los Carnavales, cuya preparación ya comenzó hace semanas. Share this:FacebookTwitterTuentiAtsegin dut:Atsegin dutIzan post hau atsegin duen lehena. from → Uncategorized ← Donostiako danborrada ostegunean, estreinakoz guretzat No comments yet [...]

  2. [...] Iaz bezala aurten ere Matienako jaietan arituko gara. Emanaldia bihar izango da, igandearekin, arratsaldeko 6ak eta 8:30ak bitartean. Jaien egitarau osoa Abadiñoko Udalaren webgunetik jeitsi dezakezue (pdf). [...]

  3. [...] Iazko gabonetan antzeko emanaldi bat eskaini genuen Eibarren, Zona 10 Eibar gunearekin elkarlanean. [...]


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuek * dute.

Utzi erantzuna