Bihar, Mutrikura

2013-07-12 By Ez dago iruzkinik

Urbat IKEri esker, bihar larunbata arratsaldez Mutrikun izango gara, Waterpolo torneoa dela eta. Uztaileko bigarren emanaldia izango da, uztailaren 1ean Eibar Kirol Elkartearen igoeran aritu ondoren.

mutriku2013

Ekainean, bestalde, 5 emanaldi eskaini genituen: Getxon, Urkin, Eibarren bi Sanjuanetan, eta ekainaren 29an Diman. Aurreikuspenen arabera, uztaila ekaina baino lasaiagoa izango da. Izan ere bigarren emanaldia izango da hau, eta hurrengoa uztailaren 27an izango da, Errioxako kanpinean (Castañares de Rioja), bertan ospatuko den IX. Euskal Jaia dela-eta (ikus Facebook ekitaldia).

Hemendik irailera emanaldi berriak hitzartzen ari gara. Interesik duenak, kontratazioetarako harremanetan jartzeko hiru aukera ditu: