fbpx
aktuazioak

Blusa Eguna 2010, there we go!

2010-07-25 By Iruzkin 1

Gaur, Santiago egunez, jaiak dituzte Eibar inguruko hainbat tokitan. Goimendi (Elgeta-Bergara), Ermua eta Soraluze (Santanak) besteak beste. Baina horietaz aparte, ospakizun dexente dago gaur Euskal Herri osoan zehar; besteak beste honako herrietan daude jaietan:

Billabona, Busturia, Derio, Astigarraga, Tutera, Gares, Gorliz, Elizondo, Donapaleu, Soraluze, Barakaldo, Pasai Donibane, Ispaster, Etxebarria… eta baita Ordizia eta Gasteiz.

Duela urte batzuk izan ginen Ordiziko jaietan, eta 2004tik hona urtero izan gara Gasteizen. Gaurkoan ez dute gauza bakarra ospatzen, bi dira gaurko egunez Gasteizen ezagunen diren bi ekitaldiak:

  • Berakatz (baratxuri) azoka
  • Blusa eguna

Nondik datoz Gasteizko blusak? Azalpena iaz eman genuen.

Goizeko 7,45etan gaude geratuta, izan ere 9etan hasiko gara jotzen Gasteizko erdialdean eta gure doinuek gauerarte beteko dituzte Gasteizko kaleak. Aktuazio oso gogorra da, oso luzea, baina baliagarria baita ere Andre Zuriaren jaietarako prestatzeko, abuztuaren 5etik 9ra Gasteizen izango baikara aurten ere, eta hori ere ez da makala izango.

Blusa eta Nesken koadrilen komisioak prestatu duen egitaraua Los Alegrios koadrilaren blogean.


Iruzkin 1 "Blusa Eguna 2010, there we go!"

  1. [...] bitartean Gasteizko kaleetan ibili ginen alde batetik bestera Los Alegrios blusa koadrilarekin. Aipatu genuenez, Baratxuri Azoka ere bazuten atzokoan Gasteizen, eta bi horiek aipatu zituzten atzo ETBko [...]


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuek * dute.

Utzi erantzuna