Aktuazioak Ubiden eta Eibarko Sanjuanetan

2012-06-17 By Ez dago iruzkinik

Datorren ostiralean, hilak 22, Arratiako udalerri txikienean arituko gara: Ubiden (Bizkaia). Iluntzean izango da emanaldia, arratsaldeko 8etatik gaueko 11ak bitartean.

Ubidetik itzuli eta hurrengo egunean hasiko dira Eibarko Sanjuanak. Ustekabe sortu zenetik urtero egin dugun bezala aurten ere umeen danborradan izango gara ekainaren 24an, sortutako arazoak gainditu ondoren.

Gaur arratsaldean aktuazio hauek prestatzeko entsaioekin jarraituko dugu, Carlos Sánchez Barba Eibarko Bandaren zuzendariaren laguntzaz.