Gure hamargarren danborrada Donostian

2020-02-06 By Ez dago iruzkinik

2012tik hona urtero hartu dugu parte Donostiako danborradan. Lehen bi urteotan Altzako konpainia batekin batera, eta 2014tik hona erdialdeko beste batekin, goizaldeko lehen orduetan. Aurten, gainera, San Sebastian eguneko azken orduetan Grosen ibili gara, Irrintzi danborradarekin batera.

2020ko danborrada, Donostiako Gros auzoan

Danborradaren Erregelamenduaren arabera, konpainietako musika bandek gutxienez ere 14 musikari izan behar dituzte. Baldintza hori ondo betetzen du Ustekabek. Arau berak jasotzen du, baita ere, zeintzuk diren danborradek jo beharreko abestiak eta aukeran gehitu ditzaketenak:

Halabeharrez

  • Marcha de San Sebastián
  • Tatiago
  • Iriyarena
  • Polka
  • Diana
  • Retreta

Aukeran

  • Gau Ibillera
  • Hau dek hau
  • Caballería de Viejas
  • Caballería de gallos
  • Ataque de Herrikosemes