Etengabeko biziberritzea

2007-11-25 By Ez dago iruzkinik

Sanandresek markatzen dute urtero-urtero Ustekaberen urtemuga. Duela zazpi urte Musika Eskolako 16 kidek sortu zuten fanfarreak etengabeko berrikuntza izan du, bai musikari zein errepertorio aldetik. 2000. urteko argazkian eta 2007koan zaila da errepikatutako aurpegiak aurkitzea.

Ustekaberen estreinu ofizialeko emanaldia, 2001eko maiatzean

Ikasketak, lana edo kanpora joan behar izanak kide batzuk fanfarreatik urrundu ditu, baina hala ere musikari ohiek ateak irekirik dituzte nahi dutenean etortzeko. Udan, adibidez, kide ohiek bat egiten dute zenbait aktuaziotan. Sartzen diren musikari berrien bidez, Ustekaberen kide kopurua bere horretan mantentzen da, baina bere kide eta kide-ohi sarea handitzen doa. Dagoeneko ia 50 lagun pasa dira Ustekabetik, eta beste askok lagundu dute.

Ostiralean bi musikari berri estreinatuko dira klarineteaz: Itziar Barrenetxea eta Ane Lahidalga, biak eibartarrak. Ongietorri bioi!