Gaur 5etan Ixil-ixilik jotzeko partiturak

2020-03-28 By Ez dago iruzkinik

Arratsalde on Euskal Herria!! Katxiporretako pailazoek dei egin dute gaur (martxoak 28, larunbata) arratsaldeko 5etan gure leiho eta balkoietatik “Ixil-ixilik dago” abesteko. Instrumenturik jotzen duzuenoi bidea errazte aldera, partitura basikoa prestatu dugu hainbat tonutan. Katxiporreta! Egin bat Pirritx, Porrotx eta Marimototsen deialdiarekin!