fbpx
fanfarre

Blusak isilik Gasteizko jaietako azken paseiloan

2009-08-09 By 2 iruzkin

Ertzantzak hainbat blusa koadrilari jaietarako erabiltzen dituzten furgonetak eta pankartak kendu dizkie, terrorismoa babesten zutela leporatuta, blusek kontatu digutenez. Horren aurrean protesta egitea erabaki dute Gasteizko blusa eta neskek, paseilo osoa isilean eginez.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=S7hhMdVjHMI]


Koadrila bakoitzak bere furgoneta eta pankarta daramatza, eta pankartek gaurkotasuna eta kritika politiko-soziala lantzen dute kasu askotan. Furgonetak edariak eramateko erabiltzen dituzte, baina ikusgarriak izaten dira nola apaintzen dituzten. Horietako batzuek euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak izaten dituzte, edo izan dituzte orain arte, behintzat. Gaur ez: terrorismoaren apologia egotzita furgonetak eta pankartak kendu dizkie Ertzantzak hainbat koadrilari.

Paseiloak alai eta algaratsu beharko lirateke izan, hala dira bere jatorritik. Baina gaurkoa desberdina izan da. Joanak eta etorriak zenbatuz, dagoeneko 70 baino gehiago egin ditugu azken 6 urteotan, eta halakorik ez dugu bizi izan orain arte. Blusek protesta egitea erabaki dute, eta isilean egin dugu paseilo osoa.

Florida kale amaierara iritsi garenean kontenedore batekin egin dugu topo, kale erdian. Atzean, dozenaka blusa lurrean eserita, gure txaranga eta blusa koadrilari txalo zaparrada batez eskerrak emateko gertu. 23 koadrilatik 21ek errespetatu du erabakia; beste 2 koadrilen txarangek jo egin dute, eta txistu egin diete. Protesta egin duten eta egin ez dutenen artean liskarrak izan dira, paseiloaren amaieran.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=k-fz-pr_dOU]


2 iruzkin "Blusak isilik Gasteizko jaietako azken paseiloan"

  1. Maialen
    2009-08-10 Erantzun

    puntu benetan kezkagarri batetara heltzen ari garela pentsatzen dut. Beno, ari direla, barkatu. Mamuak besterik ez dituzte ikusten eta demokraziaren izenean ekintza autoritaristak besterik ez dituzte egiten. Ahotsa geldi ezinezkoa da, eta saiatzen ari diren arren, ez dute lortuko. Honek eztanda egingo du!

  2. [...] 7. aldia da Ustekabek Gasteizko jaietan parte hartzen duena (2008, 2009). Beti egon gara Los Alegrios koadrilarekin, 2004. urtean estreinakoz joan ginenetik. Gasteizko [...]


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuek * dute.

Utzi erantzuna