fbpx
fanfarre

Eibarko Aratustietako pregoia 2008

2008-02-02 By 2 iruzkin

Eibartarrok,
Ustekabe Fanfarreko kide naizen aldetik, musikoa naiz. Baiña zer da musika? Musika jaiaren soinua da, jaiaren ezaugarri auditiboa. Musika jaia da, eta jaizaleak gara beraz Ustekabeko kideak. Jaiak maite ditugu, eta aratosteak ere.

Aratosteetan, eta jaietan oro har, iraganeko tradizio eta jatorrien nahasketa bat bizi ohi dugu. Askotan, bere esentzia bizi mantentzeko ahalegin handiz. Aurten jai berri bati abiada eman zaio gure herrian: Koko-eskea, Kezka Dantza Taldearen eskutik, eta zuzenean eurei hitz batzuk zuzendu nahi dizkiet: harro gaude gaur zuekin egoteaz. Harro gaude gure herrian egiten diharduzuen lanaz. Eskerrik asko Kezka.

Kezka eta Ustekabeko kideondako, data gogorra da gaurkoa. Atzo urtebete Maitane Castillo dantzari eta musikariak utzi gintuela. Oraintxe urtebete, Kaldereroen ordu berean, agurtu genuen Maitane. Horregaitik hemendik, Maitane, zauden tokian zaudela, pregoi hau eskeini nahi dizugu. Maitanek irribarrea maite zuen, eta gure irribarrea da egingo diogun omenaldirik onena.

Beraz, egin dezagun irribarre. Ez dezagun izan beldurrik. Uxatu bildurrak, mugi gorputza!! Askatasuna ei da jaiaren iturburu eta suspertzaile. Eibartarrok, izan zaitezte aske!! Ospatu jaia!!

Hau ez da Brazil,
ezta ere Tolosa,
baina ez zaitezte kokil,
gal ezazue lotsa!!

Aupa Aratustiak!!
Gora Eibar!!

Josu Mendicute. Presidentea.
Ustekabe Fanfarrea.


2 iruzkin "Eibarko Aratustietako pregoia 2008"

  1. oier
    2008-02-02 Erantzun

    Eskerrikasko Josu eta Ustekabeko guztioi Kezka dantza taldekuon partez. Beste kide eta ekitaldiz gainera Maitane ere Ustekabe eta Kezka elkarlotzeko katebegi bat zen. Atzo elkarrekin ospatu genituen kaldereroak eta uste dut luzaroan eta beste hainbat ekimenetan jardungo dugula eskutik. Laster arte!

  2. [...] Duela 3 urteko Aratosteetako pregoia, 2008an, Ustekaberen eskutik Leave a Comment LikeBe the first to like this post. [...]


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuek * dute.

Utzi erantzuna