fbpx
fanfarre

Eibarko euskaran egindako egutegiak

2012-12-17 By Iruzkin 1

Eibarko euskaran idatzitako 3.000 poltsikoko 2013ko egutegi egin ditugu doan banatzeko.Imagen 246

Ekimena Badihardugu Euskara elkarteak eta Eibarko Udalak antolatutako Eibarko euskara ikastaroari esker bururatu zaigu. Eibartar askok ez daki egun eta hile izenak gure euskalkian, eta modu merke ta praktikoa iruditu zaigu horretan laguntzeko. Izan ere, egunotan jende askok oparitzen ditu antzeko egutegiak, baina gehienetan gaztelaniaz edo euskara batuan.

Hobekuntza proposamen batzuk jaso ditugu dagoeneko. Twitter bidez Mikel Larreategik eta Asier Sarasuak esan ditugutenez, domekia hobeto dago domeka baino; eta dizienbria ondo badago ere, abendua hobestea sujeritu digute. Eibarko Euskara twitter kontutik, berriz, egutegiaren beste aldeko txartelean txarangia eta fanfarria hitzak erabiltzea proposatu digute. Kontuan izango dugu.

Prentsa oharra / Nota de prensa (PDF)


Iruzkin 1 "Eibarko euskaran egindako egutegiak"

  1. Erredakzioa
    2012-12-17 Erantzun

    Je je je, ointxe bertan webgunian sartzekotan neguan, segiduan zintzilikatuko dogu, millesker! Silbia

    El 17/12/2012, a las 17:25, Ustekabe Fanfarrea escribió:

    > >


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuek * dute.

Utzi erantzuna