Ustekabe ‘korrika’ itzuliko da

2009-04-02 By Ez dago iruzkinik

Ustekabe fanfarreak ongietorria emango dio Eibarren Korrikari
Eibarko Ustekabe fanfarrea kalera itzuliko da Korrikaren agerraldiarekin batera. Denboraldia
Sanjuanetan hasiko bada ere, salbuespena egingo du txaranga armaginak Eibarko kaleetan jaigiroa
hedatzeko asmotan. Aktuazioa apirilaren 5ean izango da, larunbata, arratsaldeko 7,30etatik aurrera.

Abuztuan, Gasteizko jaietan denboraldia itxi eta 2009ko kanpaina hasi bitartean Ustekabek
kalearekin izango duen kontaktu bakarra izatea espero dute. Tarte honetan kantu berriak prestatzen
eta aurrekoak hobetzen burubelarri jarraituko dute lanean.

Musikalki prestatzearekin batera, udako egutegia antolatzeko gestioetan ari da Ustekabe. Azken
urteotan bezala, Euskal Herriko hainbat herri alaituko dituzte musikari eibartarrek, eta horretarako
plangintza burutzen ari dira asteotan. Saxofoi, tronpeta, tronboi, klarinete hotsak berriro ere itzuliko
dira betiko doinu eta kanta berriak gure jaietara ekarriz.