Ane Lahidalga, Oh Happy Day saioan beste hainbat eibartarrekin batera

2010-04-19 By Ez dago iruzkinik

Gure fanfarreko Ane Lahidalga ETBn aritu da kantuan azken asteotan, Eibarko Koro Gaztearekin batera Oh Happy Day saioan. Larunbatean izango da finala, eta Eibarren Untzagako plazan jarriko duten pantaila erraldoiean jarraitu ahal izango da.

Eibarko abesbatz hau Juan Bautista Gisasola Musika Eskolatik irtendako proiektu bat izan da, eta askok “gazteriarentzako eredugarri” den lantzat hartu dute. Independentzia osoz baina musika eskola beretik sortutako proiektua izan zen bere garaian gure fanfarre hau ere.

Ustekabeko lagunok zorte ona opa diegu gure herriko abeslariei eta bereziki Ane Lahidalga gure taldeko kideari. Aupa gaztiak!