Udako egutegia hasita

2011-07-01 By Ez dago iruzkinik

Udako egutegia Sanjuanetan ireki zuen Ustekabe fanfarreak, urtero lez, San Juan eguneko Eibarko umeen danborrada alaituz. Aurtengoa 10. danborrada izan da, eta Ustekabek eramandako kamisetetan erakutsi zen hori, 10 urteak ospatzeko bereziki diseinatutako kamiseta moreekin.

Eibarko Danborradaren antolatzaileei eta Eibarko Udalari ere gure esker ona adierazi nahi diogu, hasieratik Ustekaberen aldeko apustua egin baitute, eta hau izan baita Ustekabek urtero urtero egin izan duen aktuazio bakarra (euria egin zuen urte bat izan ezik). 17 musikari izan ginen danborrada jotzen, eta prestaketa lanen ondoren emaitzarekin pozik geratu garela esan dezakegu.

Ustekabe umeen danborradan

Ustekabe 2011ko umeen danborradan. Argazkia: …eta kitto!